OINARRIZKO ZERA

Ze arraro geratzen den Zerbitzuen hau -are gehigo  Servant-etik gatozela kontutan hartuta.

NOLAKOTASUNA lantzeari ekiten diogun enpresa edo taldeei oraindik ere ZER egiten dugun defini dezagun eskatzen zaigu. Baliteke egokiena izatea. Baina egia esan zail egiten zaigu. Edozein gauza egin genezakeela uste dugu. Gaur egun irudipen hori dugu. Agian ez dugu ongiegi ulertzen edo agian bai, eta zuzen gaude. Solasgunen oso gauza ezberdinak egin ditugu.

Familiei aholku eman diegu beren seme-alabekiko harremanetan gertatutako egoera gatazkatsuak konpontzen, edota etxeko logela bat nola prestatu familiaren beharrizanentzako aproposa izan dadin. Partaidetza esperientziak diseinatu ditugu gobernutza kontuei begira, edo plazen edota udal-eraikinen hirigintza aldetiko diseinutzan parte hartu dugu. Mota askotako topaketak antolatu ditugu: hiritarrenak, familiartekoak, hezitzaileenak, udal-teknikarienak… ezagutza partekatuko testuinguruak eraikitze aldera edota prozesuak diseinatze aldera. Hamaika gaien gaineko adina guztietako pertsonen ikasketa prozesuak lagundu ditugu, proiektu pertsonalak zein kolektiboak eraikiz. Tailerrak eta formakuntza ikastaroak eskaini ditugu, eta jardunaldiak antolatu ditugu. Hiri-ortuak diseinatu ditugu, europako mugikortasun iraunkorraren asteak, hiritarrentzako informazio puntuak… Egia esan denetarik egin dugu!

Ezinezkoa ere ez da, eta hau webgune bat da, beraz guretzako erakusleku eta sukalde bitartekoa. ZER egiten dugun, beraz, honela laburtu genezake:

 

Hazkuntza pertsonal eta komunitarioko deribak ibiltzen laguntzen dugu, asistentzia jarrerarekin:

– Komunitateei berreratzen laguntzen diegu, berau osatzen duten pertsonen eta euren proiektu komunen hazkuntza ahalbidetuko duten baldintzetatik abiatuta; beti ere euren beharrizanak adierazteko aukera emanez, harreman iraunkorrak berreraikitzeko moduak bilatuz, eta euren testuinguru fisiko eta emozionalak egokituz.

– Hezitzaile, guraso, arduradun politiko eta botere harremanetan sartu diren bestelako pertsonei, beren asistentzia edo laguntzaile zeregina ulertu eta beren buruak bertan aurkitzen lagunduz.

– Pertsonei, orohar, euren autonomia eta ardura-partekatuko esparruak berreskuratzen lagunduz.

 

Produktu gisa, edozein komunitaterentzako baliogarri izan daitezkeen esperientzia adibideak hurrengo loturan ikus dezakezuez, ZER KOMUNAK