Ikaskuntza eta Komunitateari buruz 15

Gure Ikaskuntza eta hzkuntza prozesuak bizitzeko eraiki ditugun egitura eta erlazioek mindu egiten gaituzte.
Zalantza edo kontzesiorik gabe, pertsona guztien hazteko gaitasunean sinisten dugu.
Gure eguneroko zereginetan, pertsona bakoitzaren gaitasun, desio eta beharrizan ezberdinen balioa antzeman eta defendatzen dugu.
Osasuna eta berdintasuna helburu, Fisiologia da gure abiapuntua.
Bakoitzak bere ikaskuntza prozesuak erantzukizunez eta askatasunez bizitzeko aukera izateak, gero esparru komunetan erantzukizun hezitzaile partekatua  hartzeko bidea ematen duela uste dugu.

 

Ikaskuntza aurretik ezagutu ezin dugun prozesua da. Eta horrek kontraesan eta ezinegona sortzen dizkigu. Pertsona bakoitzaren barne-plan edo logika organikoari lotuta dauzela onartuta, beharrizan, nahi eta ahalmena definitzen duen zernora moduan uler dezakegu; egiten ditugun konkista eta erraketek, hartzen ditugun erabakiek edo suertatzen zaizkigun topaketek mugatzen duten prozesua. Horrela ulertzen dugu guk ikaskuntza edo hazkuntza. Komunitateak ere izaki bizidunak dira; euren gaitasun, desio eta beharrizanen arabera garatzen diren barne-egitasmoak dituzten pertsonek osatzen duten izaki biziduna. Eta bere hazkuntza ere, zentzu honetan, propioa eta asmaezina da.
 
Komunitatea berez aniztasun eta segurtasun esparrua da. Bertan egiten dugu topo diferentziarekin, eta “bestea-rekin” topo egitean sortzen zaigu nor garen adierazteko aukera eta beharra. Eta bestalde, bertan ezarri ditugu segurtasun esparrua definitzen dituzten “jolas arauak” edo mugak -etengabeko aldaketan/edo ez ;_). 

Ikasi egiten dugu, nahi ta nahi ez. Hezitzeko asmorik ez dagoenean ere -edo are gehiago-. Nik, pertsona heldua naizen honek, etengabe ikasteko behar eta gaitasuna daukat, eta jolasteko eta beste pertsonen arteko aniztasunean nere ezberdintasunarekin aurkitzeko beharra daukat. Naizena adierazi beharra daukat eta komunitatearekiko daukadan harremanaren mugak aurkitu, talde-hazkuntzari nere aberastasuna ekartzeko, beti ere horrek nere beharrizanen asetzea kaltetu gabe.

Azken urteetan ikasi ta hzteko sortu/eraiki ditugun egiturak ikusita, hauen eraldaketa motela laguntzea besterik ez dugu, bere eragina orekatuko duten testuinguru eta esperientzia anitzak eskeiniz. Komunitatearen fisiologiari erantzun eta, konfidantzaz, garena onartu, ezagutu eta adierateko.

Espazio komunean pertsona bakoitzaren barne-egitasmo hauen garatzea lagunduko duten baldintzak baldin badaude, horrek, halaber, talde-hazkunde deriba baten baitan pertsona guztiek bat egitea ahalbidetzen baitu.

 

Horregatik uste dugu garrantzitsua dela pertsonei hazteko baldintzarik egokienak eskaintzea, bide batez hazkuntza komunitarioa indartuz. Soilik osasunetik, garapen autonomo eta independientetik, parte hartu ahal izango dute edozein deriba komunitariotan.

Zeren, nola senti lezake udaletxe batetan hartzen diren erabakiak ulertzeko interesik goizean zein arropa jantzi erabakitzeko gaitasunik ez daukan pertsona batek? nola parteka lezake proiektu komunik informazioa eskuragarri ez duen pertsona batek? bere emozioak adierazteko aukerarik izan ez duen pertsona batek nola eman liezaioke inolako esangurarik edozein baloreren transmisioari?

Eta abar luze bat… non Solasguneren ikuspuntutik ez baitagoen inolako tranparik. Honetarako ez baitigute balio irakaskuntzako esperientziek, baizik eta ikaskuntzaren kultura bat behar dugu; ezberdintasunak onartu eta autonomia babestuko dituzten egitura eta harremanak.

Eta horixe da Solasgunen praktikan egiten duguna; komunitateen eta berauek osatzen dituzten pertsonen hazkuntza kolektibo eta pertsonalen prozesuak lagundu, espazio komunitarioak eraldatuz segurtasun eta autonomia ingurune bilakatuz. Ingurune komunitarioa hazkuntza pertsonalerako lekurik emankorren eta iraunkorrena baita. Edo behintzat hala izan zitekeen. Bestalde, ikaskuntzaren kultura horrek gure min kolektiboak osatzen lagundu ahal liguke.