Haurren Hirien Sarean lanean jarraitzen dugu eta, aitzakia horrekin, tokiko politikagintza eta komunitate-ekintza osasun eta hazkuntza parametroz kutsatu eta ikasi nahian.

Innobasqueren bultzadarekin eta HerriLaborategiaren aterki azpian, teknikari eta plitikari arduradunekin elkartzen ari gara denon artean sare honi jitea emateko. Oraingoz 14 udal dira Innobasquen elkartu ginenak gure harreman eta egiturak eraldatu asmoz, gure espazio komun eta baliabideak… Haurren begiradarekin /begiradatik. Badira urteak daramatzatenak gai zehatzei buruz haurren begiradarekin/-tik lanean (mugikortasuna eta autonomia, partehartzea eta tokiko gobernua, ikasketa irekia eta hiri hezitzailea…) eta beste batzuk, beharbada ere hala ariko dira baina hortaz oso kontziente izan gabe.

Guretzat, Haurren Hiriaren helburua abiapuntu bat eskaintzea da, komunean daukagun horretatik abiatuta bakoitza haziz jarraitu ahal izan dezagun, elkar babestuz, batzuok besteengandik ikasiz, elkar kutsatuz…

 

IMG_2258

Ezberdinak gara hemen ere, bakoitzak bere behar eta gura, ideia eta sentipen ezberdinekin.. Baina partekatzen ditugun beharretatik has gaitezke. Beraz… Parte hartu nahi duten Udalerrientzako gonbidapena irekia dago. Hemen Haurren Hiria proposamenaren laburpen txostena.