Urtarrila helduta, urte berrirako xedea ezarri dugu Herrigunen. Parte hartzen dugunon sentipen, ideia eta eskaerei erantzunez, sarea indartzea izango da gure helbururik garrantzitsuena.
Esku artean ditugun proiektuekin jarraituko dugu, nola ez! –LeioaztarrenEzagutzaSarea, Irakaleak, LanTalde ezberdinak…– baina sekulako energia ipiniko dugu Herrigune@LeioaUdala Zer da Leioaztar gehiagorekin partekatu eta gure Ikas-heziketa Komunitatearen sarea sendotzeko, proiektuan zelan parte hartu behin eta berriro azalduz.

Horretarako www.herrigune.org webgunean informazioa zabalduko dugu betiko moduan eta auzoz-auzo, espazio komunetan, leioaztarren aniztasunarekin, erronka, grina eta behar partekatuetan, autonomiaz… mezua zabaltzen izango gara. Hemen irakur dezakezue saretze honetarako prestatu dugun dokumentua:

Bitartean –edo irakurtzeko gura/astirik ez badekozu- eguenetan Ekintza Tailerrera etor zaitezke (17etatik-20ak arte, Laboragunean –Iturriondo 10, 2. solairuan-). Edo Otsa14an, bulebarreko Stoara hurbildu eta han izango gaituzue, Solasguneko hezitzaileak eta Leioako herritarrak euren esperientzia eta grinak partekatzen.

Ekotaldekoak ere, han izango dira, XI. Kontsumo iraunkorraren aldeko Azokan.