Azken hamar egun hauek oroimenez, argazki zaharraez, topaketez, kontrasteez eta pozez beterikoak izan ditugu
HerriguneSaretzen. Topaketatan memoria egin dugu Herrigunen parte hartzen ari diren pertsonekin batera, jakinmina dutelako, Herrigune zergatik gertatzen den Leioan, nola sortzen diren espazioak, nork egiten duen zer… Eta Herriguneren historia (2001etik hona) hura azaltzeko balio duten istorio ttikiez beteta dago.
Leioako Udalaren konpromisotik “…altxor hau 25 urtez gordetzea, umeen jolasarekiko gure konpromisoaren erakusle“
komunitatea haurrentzat berreskuratzera “…hura bizitzea, jakitea, partekatzea. Eskola-kotxea-etxea bitartean bizi diren haurrak, eta euren eskubidezko hiritartasuna…”
umeak komunitatearentzako berreskuratzera “…gu geu gara, pertsona helduak, guztietan behartsuenak, eta umeen beharra daukagunak…”
guztiontzako jolasa eta espazio komuna berreskuratzera “…pertsonen deribak lagundu deriba partekatuetan gertatuko diren elkartzeak guztiontzako osasungarri eta iraunkorrak izan daitezen, eta posible da…
Praktikerrak eta GatzEstatuak. Hilabete honetan ere, “praktikak egitera” datozen pertsonekin edo Laboragunera bertan gertatzen dena behatzeko asmoz gatz-estatuarena egitera datozenekin, memoria egin dugu, . Eta elkarrizketa hauetan eta horietatik ere hainbat istorio berreskuratu ditugu, eta ahaztutako ezagutzak. Eta forma eman diegu hitzetan, gaur eguneko kontuei: guretzat “ikaskuntza zer da” azaltzen dutenak edo gure “esan nahi”arekin zerikusia dutenak.
batzuetan solastea da
beste batzuetan soka bat eustea
bestetan espazio berri batetan norbait inolako epai edo itxaropen berezirik gabe hartzea
bestetan itxarotea, konfidantza ekintza bilakatu
bestetan gogoratzea, ardura itzultzeko
bestetan informazioa eskaintzea, inor engainatu gabe
bestetan tanta bat kentzea
Taller HerriLaborategia. Aurreko astean Innobasquen izan gara kontu hauetariko asko partekatzen ikaskuntza, komunitatea eta tokiko politikari buruzko tailer batetan. Eta tailerra prestatzeko, bi jardunaldi horietan kontatu ahal eta nahi genuenaren narrazioa eraikitzerakoan, beste une batzuetako eskemak ere berreskuratu genituen, eta horiekin batera are memoria gehiago.
bizitza prozesuen fisiologiari buruz (erditu, ibiltzen ikasi, jolastu…)
logika organikoei buruz, eta propio dituen ingurune, baldintza edo elikagaiei buruz.
gure erabakien balizko ondorioei buruz zerbait jakinik erabaki ahal izan dezagun.
Edo gertagaitzena; hazkuntzei buruzko edozein iragarpen edo kontrol nahiaren absurdua.
Eta halakoetan gaudela, André dator. Aspaldiko gogoa genuen hura etortzea, “Yo nunca fui a la escuela” liburuan irakurri dugunari buruz zuzenean aditu ahal izatera, eta egunerokoan esaten, egiten duguna gure hitz eta esanahiekin partekatzera.