IKASKUNTZA ETA KOMUNITATEA
Jolasarako baldintzetatik IkasGune Komunitarioetara. Ze baldintzetan gerta daitezke ikasketa/hzkuntza prozesu osasuntsu, iraunkor, baikor eta amaigabeak?
Iraila/Urrian Laboragunean. Leioa
Pertsonok eta komunitateek hazteko ZER behar dugun eta gure inguruneetan NOLA garatu dezakegun: hona ikastaro honetan partekatuko ditugun esperientzia eta ezagutzak.
Ikaskuntza prozesu pertsonaletan eta Jolas tailerretan ikasi eta praktikatu dugun asistentzia rolaren zehaztasun eta kontzeptu basikoetatik, egitura eta herri-guneen eratze eta birpentsatze proiektuetara… Solasguneren zernoran eta gai hauekin erlazioan ikasitakoak partekatzeko aukera eskaintzen digu tailer honek.
PARTEKATU ETA SOLASTU NAHI DITUGUNAK
(Hitzaldiak gazteleraz izango dira baina bestelakoetan elkar lagunduko dugu, bakoitzak nahi duen hizkuntzan hitzegiteko)
“Zer da hezkuntza deitzen dugun hori? …zer da irakaskuntza, pedagogia? Zer hezitzen da? Zer pedairakasten da? Nola? Erakusten den horretatik… zer ikasten dugu? norengandik edo… zerengatik? Non? Posible al da ez ikastea? Zein baldintzek laguntzen dute ikasketaren fisiologia? Existitzen al da fisiologia komunitariorik? Non dago osasuna gure bizitzaren inguruneetan? Zerk bilaka dezake ingurune osasungarri bat ingurune erasokor? Nola eragiten diote gure familiarteko harremanek gobernantzaren esparruari? Nola eragiten dio gure hirietako hirigintzak gure gorputz-kontzientziari? Edo alderantziz ;)))”
EDUKIAK
Testuingurua
1.- Ikaskuntza eta Jolasa.
-Bizitza-prozesuen fisiologia, Arno Stern eta Hezkuntza Sortzailearen baldintza eta ezaugarriak, jolas proiektatua eta jolas pertsonala…
2.- Izaerak eta Erabakiak.
-Konfigurazio-Jolas tailerra: gertatzen dana, lorpenak eta prozesu komunak..
Ikas-Inguruneak eta Deriba Pertsonal eta Kolektiboak.
3.- Ikasketa partekaturako espazio inklusiboak.
-Laboragunea, Familiatik komunitatera (espazio fisikoa, antolaketa eta jolas arauak, harremanak eta loturak, segurtasuna eta autonomia, ezagutzak, kutsaketak…)
4.- Komunitatea Hazteko Ingurune gisan.
-Ikaskuntza eta hezkuntzaren erantzukizun eta ardurak, umetasuna eta jolasa fisiologia komunitarioaren parametro inklusibo gisan…
Esperientziak eta proiektuak (politikoak eta komunitarioak)
5.- Haurrak Komunitatearentzako: Francesco Tonucci.
– La Città dei Bambini – Haurren Hiria proiektua: parte hartzea eta aditzea, autonomía fisikoa eta gizarte-erantzukizuna…
6.- Komunitatea guztiontzat. Solasgune.
– Herrigune Leioa proiektua: gaitasunak, beharrak eta gurak, segurtasuna, autonomia eta konfidantza, partaidetza eta espazio komuna, ikasketa partekatuak…
ANTOLAKETA PROPOSAMENA
Edukien gaineko gure esperientziak eta ezagutzak partekatzeko modurik onena ikastarora zatozenen kezka, grina eta galderetatik abiatzea da.
Gure proposamenak bere baitan hartzen ditu:
– Hitzaldi eta Solasaldientzako denbora. Esperientzia eta ezagutzei buruzko azalpenak.
– Hezkuntza Sortzaile Tailerren bizipen edo behaketarako denbora. Hezkuntza Sortzailearen baldintzatan eta hezitzailearen zereginean sakondu ahal izateko.
– Hazteko-Inguruneak diseinatzeko denbora. Ingurune komunitarioetan, lanekoetan, hezkuntzakoetan edo familiakoetan garatu daitezkeen hazteko ingurune aproposak diseinatzea, hazkuntza laguntzen duten baldintzapean eta beti ere beharrizan pertsonalen arabera.
DATAK
Iraila/ Urria
PREZIOA
280€
ORDUTEGIA
Goizez: 10.00 – 13.30
Arratsaldez: 15.30 – 18.30
LEKUA
Laboragunea IkasGunea. Iturriondo 10-2. Leioa. (metrotik gertu)
IZEN EMOTEKO
Bidali eizue mezu bat, mesedez, zuen interes eta jakingurak agertuz. Leku mugatuak daude.
Informazio gehiago eta izen emoteko: laboragunea@gmail.com – 654150640 Maitane