Zer sentitzen dugu, zer behar eta gaitasun ditugun…jakin badakigu. Baina galdu dugu begiratzeko ohitura edo begirada aldatu dugu, eta galduta moduan gabiz behar eta nahi ez ditugun xede edo beharretan energia ipinten. Heriotza edo bizitza hurbil sentitzen ditugunean, orduan egiten dugu biziaren aldeko apostua;  hala hola saiatzen gara otsoa bellarietatik hartzen eta bizitza jolasteari ekiten diogu.

Haurtzaroan, umeak argi dauka zer nahi duen, eta bere gaitasunean konfidantza osoz ekiten dio bere beharrari erantzun bila. Momentu baten -baldintza ez osasuntsu eta epaiketak medio (gure esperientzian) segurtasun hau galtzen du. Baina aukera daukagu, eurekin harremonetan entzute jarreraz eta adeitasunez bagabiz, euren munduarekiko begiradaz kutsatzeko.

 

UmHerri15 jardunaldiak antolaketan gabiz dagoeneko eta hiria-haurra eta kontu hauei buruz izan gara gaur Francesco eta Antonelarekin lanean. Ekaineko jardunaldiak eta ikastaroa heldu bitartean, UmHerri15ekin hasteko, Apirilak 29 eta 30ean, Komunitatea Ikas-Ingurune barneratzaile, iraunkor eta osasuntsuaren inguruko ideiak eta adibideak partekatzeko, tailerra izango dugu Innobasquen. Hementxe Herrilaborategian lotura informazio gehiagorekin.