KUTSATZEAK

Gutako bakoitzak bizitzan honaino heltzen lagundu gaituzten bidaialagunak izan ditugu, baita bultzaka ere! Gure lanean present ditugu, egunerokoan, eta garena eta egiten duguna nola edo hala eragiten dute.

Honakoak dira horietako batzuk: Alfonso Vázquez, Koldo Saratxaga eta Irizar, Francesco Tonucci eta Frato, Idries Shah, Raoul Vaneigem, Jodorowsky eta bere magia, Jung, Oteiza, Alice Miller, Maslow-ren beharrak eta Rogers-en bidea, Illich, Sir Ken Robinson, Juan Freire, Platoniq, Belén Gopeguiren aurpegia eta Jose Ángel Valente-ren hitzak, John Gatto, Balint, Pennac eta Baricco, Michel Odent, Jean Liedloff eta Osamu Tezuka, Jerome Bruner, Primo Levy eta Gardner, Stuart Brown eta Matt, Hole in the wall eta Auroville edota Butterflies egitasmoa.

Baina horiez gain baita antzeko gaietan dabiltzan jende, kontzeptu, mugimendu eta egitasmo anitz, nahiz hitz ezberdinak erabili edo bestelako beharretatik abiatu: Hazkunde taldeak eta emaginak, Hiri Ikasguneak, “in Transition” Ikastetxe eta Herriak, Slow egitasmoak, Ikasgune bilakatzen direzan eskola, komunitate…