Komunitatea, Ikaskuntza eta Tokiko Politika dira aurtengo UmHerri Jardunaldiaren gakoak.

Cabecero-kartelak-eta-dokurako

Herrilaborategia lantaldean parte hartzen dugunontzako, bakoitzantzako, esanahai ezberdina dute hitz hauek baina, bakoitzan ertzetan (edo batzuetan incluso zentru-zentruan) elkartu egiten gara eta norabide komuna ibiltzen goaz, mara-mara baina eten gabe, elkar ulertzeko eta elkarrekin lan egiteko erabakia hartu dugulako pozik.

Elkarrekin/komunitatean zelan hazi/bizi ere, modu ezberdinetan ulertzen dugu. Ikaskuntza-Komunitatea-Hzkuntza esaten dugunean hurbil gabizela emoten digu askotan, baina bestetan ez gara elkar ulertzeko kapaz edo gauza ezberdinetaz ari garela emoten du. Eta agian, hauxe da, jardunaldiak eskeini dezakeena: elkar entzun eta gure eredu eta zernoratan elkar-guneak eta diferentziak aurkitzeko aukera.

Edonola, abiapuntu honekin ibili gara azken asteetan programa osotzen. Batetik, Komunitatea, Ikaskuntza eta Tokiko Politikaren inguruan diren esperientzia ezberdinak gura izan ditugu plazaratu; norabide berdinean lanean dauzen taldeen esperientziak baliogarri-kutsakor edo inspiradorea izango delakoan. Bestetik, esperientzia hoien atzean dauzen ideiak, esanahiak eta erabakiak partekatzeko tartea hartu, elkarguneak eta diferentziak ere aurkitzeko xedeaz.

Helburuak, proposamenaren arrazoiak edo jardunaldia eta ikastaroaren xedeak eremu honetan mugitzen dira:

1.- Komunitatean Hazi. Komunitatean hazten garelako, baina zelan?

Enpresa, herri eta elkarte asko dabiz, gure inguruan, hazkuntza pertsonal eta kolektibo osasuntsu, barneratzaile, bidezko, iraunkor… erronkari aurre egiten Ikaskuntza, Autonomia, Aniztasuna… gakoekin “izateAn”. Kontzeptua bera, eta esanahi ezberdinak baina parekoak mahai gainean ipini nahi ditugu.

2.- Hazkuntzaren Zerbitzura. Hauxe da, edo izan leike, erabakia. Eta zentzu honetan, tokiko politikak, pertsona eta komunitateen garapenean duen eragina ulertuta, ikaskuntzaren erantzunkizun pertsonala eta hazkuntza komunaren erantzukizun partekatuari buruzko hausnarketarako grina edo kontagiatu nahi dugu.

separador

Eta bakoitzak bere helburu eta esanahiekin baina elkar-lanean, hauxe da HerriLaborategian ekainaren 25-28rako sortu dugun proposamena:

LOGO-Jardunaldia

Data: Ekainak 25

Lekua: KulturLeioan, Leioan

Izen Emotea (Doan): Evenbrite

Programa:

ISSUU-UMHERRI15-INFOA-4--eusk

Ezagutza partekatzen etorriko dira:

AbusuSareko Izaskun Erezkano beren esperientzia “auzotik auzora” partekatzera; BiziTokiko Gorka Torre eta HirikiLabs-eko Diana Franco ikaskuntzarako proposamen, erabaki eta baldintzei buruz esateko dutena aditzeko; ColaboraBora-ko Txelu Balboa egiturak nolakoak izan daitezkeen eta WikiTokin proiektuak nondik eraikitzen diren parteka diezaguten. Eta Zerbikas-eko Rafa Mendia Ikaskuntza eta Zerbitzuei buruz parteka dezan.

HaurrenHiriaren proposamenetik hurbilago, desio eta ideia antzekoen ildo horretan murgilduta dauden zenbait esperientzia eta pertsona ere gonbidatu nahi izan ditugu, hala nola, Leioako Iban Rodriguez, Beragara udaleko Nagore Narbaiza, Tolosako Nerea cereceda eta Garikoitz Lekuona eta Berrizeko Asier Blanco. Horiei euren komunitateetan ikasketaren, partehartzearen, sarean lanegitearen… gainean garatu diren proiektuetan bizitako esperientziak parteka ditzaten eskatu diegu. Ingurugela-CEIDAko Maite Gracia “Eskolara Oinez” proposamenaren inguruan, mugikortasunari buruz mintzatzera ekarri nahi izan dugu, eta Iratxe Lasuen, Arartekoa partehartzea eta umetasunari buruz mintzatzera.

Hauekin batera, Jara Rocha, Jokin Bildarratz eta Francesco Tonucci ere etortzera gonbidatu ditugu. Ikaskuntza eta Komunitatea, Haurren begirada eta tokiko politikari buruz hitzaldiak emon eta elkar-hizketa izateko.
LOGO-Ikastaroa

Data: Ekainak 26, 27 eta 28

Lekua: OndizTorre. Leioan.

Izen Emotea (60€): Evenbrite

Proposamena:

ISSUU UMHERRI15 INFOA8

 

Ezagutza partekatzen etorriko dira: Antonella Prisco eta Francesco Tonucci. Eta egongo gara gu ere, Solasgune.

separadorInformazio osoa irakurri/deskargatu dezakezue hemen.