Datorren Urtarrilak 28an Leioara dator Francesco Tonucci.

Azken hilabeteetan, Innobasquek bilduta, Komunitatea Ikas Ingurune gisan landu eta sustatu nahi duen Laborategia eraikitzen ibili gara beste eragile – instituzio batzuekin batera.

Aurrera pausuetako bat Haurren Hirien Sarea martxan ipintea izan da. Francescok eta bere CNRko lan taldeak proposatuta, Euskal Herri mailan bere proiektua aurrera eroan nahi dabezan herri-hiri-komunitateak lagundu eta elkar laguntzarako koordinazioaren ardura hartuko dugu, besteak beste.

Honen aurkezpenerako Urtarrilean etorriko da Francesco  jardunaldi irekia eta asteburuko ikastaroa eskeintzera.

Arduradun politiko, udal teknikari, gizarte eragile, hezitzaile edo bere komunitatean proiektua sustatu nahi duen edonorrentzat.

 

Urtarrilak 30 Eguena

Jardunaldi Irekiak: «Komunitatea Ikasgune gisan eta Haurren Hirien Sarea».

Cartel-largo-tonucci

 

Urtarrilak 31 – Otsailak 1

Ikastaroa. Arduradun politiko, gizarte eragile, udal teknikari eta orokorrean hezitzaileentzako.

M1- «La Cittá dei Banbini» Hiri proiektu politikoa.

M2- Umeen Kontseilua. Umeen Parte-hartzea hirigunean.

M3- Eskola Bidea. Oinez eta bakarrik, umeen autonomia.

M4- Jolasa eta Hirigintza

M5- Komunitatea Ikas Ingurune Gisan

 

Pausu txikiak, praktika eta sentipenen eraldaketa handiak… guztion ongizaterako bidean.

Laister gehio, espero!

Izen emoteko edo Informazio gehiago

Solasgune. 944029780 – 661226847